Albisteak

Urbitik, uraren hiri-zikloa digitalizatzeko plana

Urbitik, plan de digitalización del ciclo urbano del agua

Urbidek, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Urbitik izeneko plana jarri du abian. Plan horrek finantzaketaren % 100 lortu du, hau da, 7,5 milioi euro NextGenerationEU Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik. Lurraldeko uraren ziklo integralaren hobekuntzan aurrera egiteko konpromisoarekin, beste urrats bat eman dugu digitalizazio-plana abian jarrita. Urbitik planak aukera emango du uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzeko eta honako hauen eskaera berriei erantzuteko: kudeaketa integratua, egoera ekologiko ona, arrazionaltasun ekonomikoa, kontuak ematea, gardentasuna, parte-hartze publikoa, malgutasuna eta diziplinartekotasuna.

HELBURUAK

Proiektuaren helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: klima-aldaketaren ondorioak arintzea, ur-galerak murriztea, sistemen eraginkortasuna hobetzea eta energia-gastua optimizatzea. Eta, halaber, uraren erabileren kontrol eraginkorrean aurrera egitea eta isurketen, uraren egoeraren nahiz kalitatearen kontrola hobetzea, besteak beste.

Hala, trantsizio digitaleko jarduerak garatzen dituzten uraren ziklo integralaren hobekuntza-proiektuetan lan egingo dugu, eta altan dagoen horniketa, banaketa, saneamendua eta arazketa barne hartuko ditu.

EKINTZA NAGUSIAK

• Lehorte-egoeren aurreko larrialdi-planak gauzatzea
• Laudion eta Amurrion birsortutako uraren erabilera sustatzeko plana
• Egiturazko ihesak diagnostikatzea, kontrolatzea eta kudeatzea
• Ur-bilketaren parametro garrantzitsuenen monitorizazioa
• Presen monitorizazioa
• Hondakin-uren isurketa-puntuen digitalizazioa
• Aginte-koadro integrala martxan jartzea.

Gehiago jakin nahi baduzu: https://urbide.eus/eus/digitalizando-el-agua.php