Edukira joan

Urbide gara, Arabako Ur Partzuergoa

Urarekin lotutako guztia erraztu nahi dizugu: faktura posta elektronikoz jaso, euskaraz ala gaztelaniaz kontsultatu nahi duzun aukeratu, etxetik ordaindu, kontsumoa berrikusi edo hil honetan zenbat litro aurreztu dituzun jakin dezakezu.

Zertan lagun zaitzakegu gaur?

Ur-lagin bat laborategian aztertzen
Uraren kalitatea

Hain ona, etiketarik behar ez duela

Etxera iristen zaigun ura etengabe aztertzen dugu, kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Eta, badakizu? Oso ona da.

Ikusi zure udalerriko uraren kalitatea

Azken albisteak eta oharrak

Ur-zerbitzuari buruz jakin beharreko guztia:
ur-mozketak, hobekuntzak, oharrak eta informazio praktikoa.

Ura aurrezteko aholkuak

Ur gutxiago, ohiko bizimodu bera

Araban, pertsona bakoitzak 120 litro ur inguru erabiltzen ditu egunean. Ia nabarituko ez dituzun aldaketa txikiekin, kontsumoa eta faktura murriztu ditzakezu. Aurreztu ura erraz.

Ikusi ura aurrezteko aholkuak
Hezkuntza-programa

Eskerrik asko!

Hogei urtetik gora daramatzagu elkarrekin lanean, ikasten eta jakin-mina partekatzen. Denbora horretan, milaka haur ezagutu ditugu: gure instalazioak bisitatu dituzte, laborategiko teknikari eta ikertzaile izatera jolastu dira, eta sormena baliatu dute ikaskideak ere sentsibilizatzeko.

Ikasleak Urbideren ura tratatzeko instalazioak bisitatzen

Ezagutu hezkuntza-jarduerak eta -baliabideak.

Ikusi hezkuntza-programa
Urbide

Urbide, nor garen eta zer egiten dugun

Txorrota irekitzen duzun bakoitzean, lantalde bat, azpiegiturak eta berrikuntza ugari daude atzean, ura zure etxera berme osoz irits dadin.

Nola lan egiten dugun jakin nahi duzu?

FAQs

Zalantzarik duzu?

Begiratu ohiko galderen atala. Zure zalantza guztiak argitzen saiatuko gara.

Ikusi hemen

Lagunduko dizugu?

Aholkua behar baduzu, galderaren bat baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!

Ahots-postontzia eta WhatsApp
kontagailuen irakurketa bidaltzeko

Izapide hau egiteko, AQUARBEren webgunera bideratuko zaitugu, zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den enpresaren webgunera.

Prozesuarekin haren webgunean jarraitzen baduzu ere, URBIDEren izapide bat egiten ari zara.

Utzi Joan webgunera (fitxa berri batean irekiko da)