Ura digitalizatzea
Uraren ziklo integrala digitalizatzen
Urbidek kudeaketa adimenduneko sistema berriak jarri ditu abian kolaboratzaile nagusiekin batera: Uraren Euskal Agentzia eta Arabako Foru Aldundia, hain zuzen ere. Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan.
Instalazioak URBIDEko ikuskapen-sisteman integratzea
Kudeaketa adimentsuko sistemak berrituta, honako hauek egin ahal izango ditugu:
MonitorizatuHorniketa-sistema denbora errealean
Horniketa bermatu etaur-kontsumoa optimizatu
IdentifikatuIhesak eta galerak
BermatuEdateko uraren arazketaren funtzionamendu eraginkorra
Zer jarduera bideratuko dugu?
SCADA sistema zentral berria gauzatzea
eta lehendik daudenekin integratzea.
Instalazio periferikoen automatizazioa
SCADA sistemak behar bezala funtziona dezan.
Telekudeaketako koadro baten instalazioa
eremuan sortutako seinale guztiak jasotzeko.
Sarrerako eta irteerako kontagailuen instalazioa
hainbat azpiegituratan, andeletan sartzen den uraren kantitatea eta jatorria kontrolatzeko.
Pultsu-igorleen instalazioa
oraindik halakorik ez duten instalazioetan.
Potentzia-koadroen aldaketa elektronikoa
zundaketa- eta ponpaketa-ponpen funtzionamendu-egoera kontrolatzeko.
Presio erlatiboko edo manometrikoko transmisoreen instalazioa
andeletan dagoen fluxu maila ezagutzeko.
Datuen bidalketa sistemaren ezarpena
Uraren Euskal Agentziara, Konsortzioko SCADA sistema zentraletik.
Horiek dira uraren erabilera optimizatzeko eta jasangarriagoak izateko jardueretako batzuk. “Arabako Lurralde Historikoko hogeita bost udalerritan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko hobekuntzak” izeneko proiektua bideratzeko hitzarmena Urbideren eta URAren (Uraren Euskal Agentzia - Eusko Jaurlaritza) arteko lankidetzari esker garatuko da Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan (NextGeneration EU). Jarduketa horretarako finantzaketa 848.943,97 €-koa da.
Lurraldeko uraren ziklo integralaren digitalizazio-plana abiatu da
Gure eremu geografikoan uraren kudeaketa arindu eta hobetu nahi duen proiektu berritzailea da; hain zuzen ere, gure eremuan biztanleria-dentsitate txiki edo oso txikiko landatar eremu barreiatuak dira nagusi.
Eta, horregatik, beharrezkoa da uraren Europako politikaren lau zutabeei begiratzen dien informazio digitaleko eredua ezartzea.
Ekosistema-kudeaketa
Kudeaketa integratua
Kudeaketa parte-hartzailea
Eskaera
Urbitik abian jartzeak aukera emango du uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzeko eta honako hauen eskaera berriei erantzuteko: kudeaketa integratua, egoera ekologiko ona, arrazionaltasun ekonomikoa, kontuak ematea, gardentasuna, parte-hartze publikoa, malgutasuna eta diziplinartekotasuna.
Helburuak
Klima-aldaketaren eraginak arintzea
Ur-galerak murriztea
Sistemen eraginkortasuna hobetzea eta gastu energetikoa optimizatzea
Uraren erabilerekin lotutako kontrol eraginkorrean aurrera egitea eta isurketen kontrola hobetzea
Uraren egoera eta kalitatea
Zer jarduera bideratuko dugu?
Urbitiken bidez, trantsizio digitaleko jarduerak garatzen dituzten uraren ziklo integralaren hobekuntza-proiektuetan lan egingo dugu, eta altan dagoen horniketa, banaketa, saneamendua eta arazketa barne hartuko ditu. Horiek denak berrikuntzaren ikuspegitik diseinatuko dira egungo eta etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko.
A MOTA
- A01: LEHORTE EGOEREN AURREKO LARRIALDI PLANAK
- A02: GIZA KONTSUMORAKO UREN KALITATEAREN KUDEAKETA PROGRAMA
- A03: SANEAMENDU SISTEMEN KUDEAKETA PLAN INTEGRALAK
- A04: LAUDIO ETA AMURRION BIRSORTUTAKO URAREN ERABILERA SUSTATZEKO PLANA
- A05: HORNIKETA SISTEMETAKO EGITURAZKO IHESEN DIAGNOSTIKOA, KONTROLA ETA KUDEAKETA
- A06: HORNIKETA SAREAREN EREDU HIDRAULIKOA
- A07: EXEKUZIO ETA OBRA PROIEKTUAK IDAZTEA
B1 MOTA
- A08: UR BILKETAREN PARAMETRO GARRANTZITSUENEN MONITORIZAZIOA
- A09: PRESEN MONITORIZAZIOA
B2 MOTA
- A10: HORNIKETA SAREEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
- A11: EDATEKO UREN ARAZTEGIEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
- A12: UR BILTEGIEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
- A13: HORNIKUNTZARAKO BONBATZE ESTAZIOEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
- A14: TELEIRAKURKETA DUTEN KONTAGAILU ADIMENDUNEN INSTALAZIOA - PCC
B3 MOTA
- A15: ESTOLDERIARA DOAZEN ISURIEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
- A16: SANEAMENDURAKO BONBATZE ESTAZIOEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
- A17: HONDAKIN UREN ARAZTEGIEN ETA LOTUTAKO INSTALAZIOEN DIGITALIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA ETA MONITORIZAZIOA
B4 MOTA
- A18: HONDAKIN UREN ISURKETA PUNTUEN DIGITALIZAZIOA
B7 MOTA
- A19: ENERGIA BERRESKURATZEA TURBINAK
- A20: ENERGIA BERRESKURATZEA EDATEKO UREN ARAZTEGIAK
- A21: ENERGIA BERRESKURATZEA HONDAKIN UREN ARAZTEGIAK
C1 MOTA
- A22: PUBLIKOARENTZAKO INFORMAZIO PLATAFORMA
- A23: ADMINISTRAZIOENTZAKO INFORMAZIO PLATAFORMA
C2 MOTA
- A24: INSTALAZIOEN TELEKUDEAKETA INTEGRALAREN EZARPENA SCADA ZENTRALA
- A25: INSTALAZIOEN TELEKUDEAKETA INTEGRALAREN EZARPENA HONDAKIN UREN ARAZTEGIEN SCADA ZENTRALA
- A26: GMAO MANTENIMENDUAREN KUDEAKETA SISTEMAREN EZARPENA
- A27: GIS SISTEMA EZARTZEA
- A28: AGINTE KOADRO INTEGRALA EZARTZEA