Pribatutasun politika
DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Arduraduna:
URBIDE, ARABAKO UR PATZUERGOA - CONSORCIO DE AGUAS DE ÁLAVA
Helburua:
Administrazio-, kontabilitate- eta zerga-kudeaketa egitea, baita gure produktu eta zerbitzuei buruz merkataritza-komunikazioak bidaltzera ere.
Legeztapena:
Arduradunaren legezko interesa, interesdunaren baimena.
Hartzaileak:
Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-eskakizunaren kasuan izan ezik.
Eskubideak:
Datuak lortu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dago, bestelako eskubideekin batera. Horiek informazio osagarrian ageri dira. Guztiak erabiltzeko posta bidali beharko da honako helbide elektronikora: info@kaurki.com
DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIO OSOA
Nor da zure datuak tratatzearen arduraduna?
- URBIDE, ARABAKO UR PATZUERGOA - CONSORCIO DE AGUAS DE ÁLAVA.
- P0100394F
- Plaza de Los Fueros número 11, 01213 Rivabellosa, Álava.
- 945 054 967 - 945 399 444
- info@urbide.eus
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
URBIDE, ARABAKO UR PATZUERGOA - CONSORCIO DE AGUAS DE ÁLAVA interesdunek eskuratzen diguten informazioa tratatzen dugu, behe-mailan uraren erabiltzaileen datuak kudeatzeko. Xede horrez, web orrian harremanetarako inprimakia dago eskatutako zerbitzuak eskaintzeari begira.
Zenbat denboraz kontserbatzen ditugu datuak?
Datuak helburu batekin jasotzen dira eta horrek dirauen bitartean kontserbatuko dira, baita Partzuergoari erantzukizuna eskatzea posible den artean ere.
Nola legeztatzen da datuen tratamendua?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria adierazten dizugu:
- Arduradunaren legezko interesa: behe-mailan uraren hornidura-zerbitzua eskaintzeko.
- Interesdunaren baimena: beren datuak izateko eta Partzuergoaren komunikazioak bidaltzeko erabiltzaileen baimena.
Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-eskakizunaren kasuan izan ezik.
Hirugarren herrialdeei datuak transferitzea
Ez dago aurrez ikusia datuak hirugarren herrialdeei transferitzea.
Zer eskubide dituzu datuak eskuratzen dizkiguzunean?
Edozein pertsonak baiezta dezake URBIDE, ARABAKO UR PATZUERGOA - CONSORCIO DE AGUAS DE ÁLAVA berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen al dituen.
Interesdunek datu pertsonalak lortzeko eskubidea dute. Era berean, datu zehaztugabeak zuzentzea eska dezakete eta deuseztatzea ere bai, besteak beste, datuak jada jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean. Gainera, datuak eraman ditzakete.
Egoera zehatzetan, interesdunak datuen tratamendua mugatzeko aukera du. Halakoetan, bakarrik erreklamazioak egin edo horietan defendatzeko erabiliko ditugu.
Egoera jakinetan eta beren egoera berezian oinarrituta, interesdunek datuak tratatzearen aurka egin dezakete. Kasu honetan, URBIDE, ARABAKO UR PATZUERGOA - CONSORCIO DE AGUAS DE ÁLAVA datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko legezko arrazoiengatik izan ezik. Gauza bera egin ahal izango du erreklamazioak egin edo horietatik defendatu behar duenean.
Berez eskubideak honako moduan erabil ditzake: info@urbide.eus helbide elektronikora posta bidaliz.
Arduradunaren legezko interesa oinarri juridiko modura erabiliz merkataritza-komunikazioak bidaltzen direnean, interesdunak helburu horretarako datuak tratatzearen aurka egin dezake.
Helburu zehatzerako baimena eman baduzu, edozein unetan baimena deusezta dezakezu, deuseztatu aurretik emandako baimenean oinarrituta egindako tratamenduaren legezkotasunari eragin gabe.
Datu pertsonalak babesteari dagokionean, zure eskubideak urratu direla uste baduzu, bereziki, zure eskubideak behar bezala ase ez direlakoan bazaude, datuak babesteko kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkez dezakezu honako webgunearen bitartez: www.agpd.es
Nola lortu ditugu datuak?
URBIDE, ARABAKO UR PATZUERGOA - CONSORCIO DE AGUAS DE ÁLAVA tratatzen ditugun datu pertsonalak honakotik datoz: Interesatuaren beraren eskutik.
Hurrengo datu-kategoriak tratatuko dira:
- Identifikazio-datuak.
- Posta helbideak eta helbide elektronikoak.