Etxeko kontsumoaren faktura

Nola ulertu muraren faktura

Faktura 3 hilean behin iristen zaigu, eta uraren hornidura eta saneamendua barne hartzen ditu.

1 Hornikuntzaren datuak
1

Hornikuntzaren datuen blokean poliza-zenbakia eta titularraren datuak ageri dira. Gainera, tarifak onartu izana zer buletinetan argitaratu den zehazten da.

2 Fakturazioaren datuak
2

Fakturaren zenbakia, kontagailua, termino finkoak kontuan hartzen duen aldia eta egindako bi irakurketak eta horren datak adierazten dira. Hortik kalkulatzen da kontsumo erreala. Halaber, baita alderdi teknikoago batzuk ere, hala nola kontagailuaren diametroa eta erabiltzaile-mota: etxekoa, nekazaritzakoa, administrazioaren zentro independenteak eta beste erabilera batzuk.

Kalkulua irakurketen arteko kontsumo-aldeen arabera egiten da, m3 osotan.

Garrantzitsua! Kontagailua irakurri ezin izan bada, egungo irakurketaren datuak aurreko irakurketaren datu bera islatuko du eta ez da kontsumorik fakturatuko. Kontagailua irakurtzen den unean erregulatuko da.

Utzi hemen zure irakurketa
3 Fakturatutako kontzeptuak
3

Atal honetan jasotzen da banaketa-, saneamendu- eta bestelako zerbitzuek fakturatutako zenbatekoen laburpena, besteak beste, kontagailua instalatu edo kentzeko zerbitzuarena.

Zerbitzuen baturak osatzen du zerga-oinarria, BEZa eta fakturaren guztizkoa.

4 Ordaintzeko aldia
4

Zatirik garrantzitsuena: faktura noiz eta zenbat ordaindu behar dugun.

Kontuan izan behar da zenbatekoa ordaintzeko borondatezko epean ordaindu ezean, gainordainak aplikatuko direla. Horregatik, nahasteak ekiditeko, ordainketa helbideratu daiteke.

5 Fakturaren banakapena
5

Etxeko zerbitzuaren kostua bi zatitan kalkulatzen da:


  1. Termino finkoa edo zerbitzu-kuota Zerbitzuen erabilgarritasunagatik ordaintzen dugun kopuru finkoa da.
  2. Termino aldakorra edo kontsumo-kuota Kontsumitzen dugun uraren arabera aldatzen doan kostua da. Gogoan izan: gehien gastatzen duenak gehiago ordaintzen du.

6 Konstumoen historia
6

Erabilitako ur-bolumena jasotzen duen grafikoa, aurreko hiruhilekoekin alderatuta, eta kontsumo-datuak eta eguneko batez besteko zenbatekoa.

7 Harremanetarako datuak
7

Telefonoa, helbidea, helbide elektronikoa eta bezeroen arretarako ordutegia.