Albisteak

Ehundik gora Udal eta Administrazio-batzordek osatzen dute URBIDE, Arabako Uren Partzuergoa, gero eta kide gehiago dituena.

Más de un centenar de Ayuntamientos y Juntas Administrativas forman URBIDE, el Consorcio de Aguas de Álava que sigue sumando adhesiones.

Apirilaren 1etik aurrera herritar guztiek jasoko dute URBIDEk kudeatutako ura.

URBIDE erakunde publiko bat da, Arabako Administrazio-batzordeek, Udalek eta Foru Aldundiak osatua eta irizpide profesionalekin kudeatzen duena herrietako ur-ziklo osoa, hasieratik amaieraraino: ura atzematen den unetik hasi eta ura tratatu, banatu, saneamendu sarean sartu eta araztu, etxeko kontagailuak kontrolatu, fakturatu, erreziboak kobratu, matxurak konpondu eta herritarrei arreta ematera arteko urrats guztietan.

Egunero aztertzen du banatzen duen ura, horrela bermatzeko osasun berme guztiekin iristen dela etxeetako txorrotetara. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Saileko Kontrol eta Zaintza Unitate bat bezala eratuta dago.

Dagoeneko URBIDEn sartuta daude Arabako 50.000 herritar eta 100dik gora udal eta Administrazio-batzorde, eta beste udalerri eta kontzeju batzuen atxikipena bultzatzen jarraitzen du. Izan ere, URBIDE partzuergoko bazkide izateak esan nahi du bermatuta daudela ur-hornidura, herrien eta herrietako industriaren garapena eta ingurune naturalaren mantenimendua.

Ibaiak leheneratzeko eta klima aldaketari aurre egiteko azpiegiturak

Araban hainbat azpiegitura egiten ari gara ura garbirik isurtzeko gure ibaietara, isuriak (hirikoak eta industrialak) araztuz eta ibilgu ekologikoak errespetatuz. Konpromiso horri erantzuteko, kolektore eta hondakin-uren araztegi berriak egiten ari gara.

Azpiegitura egokiekin, URBIDE gauza izango da hobeto erantzuteko ur premia guztiei eta egoki aseko ditu gure bazkide diren tokiko erakundeen egungo zein etorkizuneko ur eskaerak.

Elkarrekin lan eginda gaitasun tekniko eta ekonomiko hobea izango dugu instalazioen ustiapen gastuei aurre egiteko.

Tarifa berdina, edonon bizi zarela ere

URBIDEko bazkide guztiek tarifa berdina ordainduko dute, edonon bizi direla ere. Gainera, tarifa hori inguruko gehienak baino askoz merkeagoa da, Araba delarik Estatuan etxeko ur merkeena duen 10. probintzia (Ur Hornidura eta Saneamenduaren Espainiako Elkarteak urtero egiten duen azterlanaren arabera).

Ur gastuak familien ekonomiako portzentaje oso txikia hartzen du oraindik (etxeko errentaren %0,5 baino gutxiago).

Herritarrentzako arreta

URBIDEk hainbat bide eskaintzen dizkie herritarrei tramiteak errazteko, bai zerbitzuko altak eta bajak, bai erreziboen kontsultak, eta baita ere kontagailu irakurketen komunikazioak.

Harremanak modu presentzialean bideratu daitezke www.urbide.eus webgunearen bidez, posta elektronikoz edo telefonoz. Larrialdi edo matxuretarako telefonoa martxan dago 24 orduz eta erantzuna berehala ematen da.

Info gehiago: Deia, Llodio Irratia