Albisteak
Aguraingo araztegi berriak Zadorrara isurtzea saihestuko du
Ibaiaren goiko ibilgua Uribarriko urtegian husten da, horixe baita Autonomia Erkidegoko hornidura-iturri nagusia, eta, beraz, eremu sentikorra da.
Araztegiak aurretratamenduko, prozesuko eta kontroleko hiru eraikin, ekaitzetarako tanke bat, erreaktore biologikoak eta dekantagailu sekundarioak ditu. Gainera, etorkizunean handitzeko lursaila gorde da. Kostua 6,3 milioi eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta Aguraingo Udalaren inplikazioa izan du.