Albisteak
740 ikasle baino gehiagok bisitatu gaituzte eta uraren hiriko zikloaren inguruan ikasi dute
Izoriako edateko uren araztegiak eta Aguraingo hondakin-uren araztegiak lurraldetik iritsitako neska-mutilen bisita jaso dute azken asteotan. Irailaren 23an hasi zituzten ikasleen bisitak eta urriaren 30era arte iraungo dute.
Izorian laborategian ikertzeko aukera izan eta “Izeko Tomasa eta bere Ur Jolasa” jolasarekin tanta bakoitza zaintzeak duen garrantzia landu dute. Horrekin lotuta, ura etxeraino iristea lan erraza ez dela ikusi dute.
Agurainen, azken belaunaldiko araztegi bat bisitatu dute. Horri esker, ura ibaira garbi itzul dezakegu. Uraren hiriko zikloa ezagutzeko aukera bikaina izan da Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei eta aurten, lehen aldiz, LHko gazteei zuzendutako hezkuntza-programa hau.
Bisita horiei esker, urtero, Urbiden, haiekin batera ere ikasteko aukera dugu.
UrAkusketa lehiaketa
Gainera, hurrengo asteotan, bisitatu gaituzten eskolek Urbidek antolatzen duen lehiaketan parte hartu ahal izango dute, ikastetxeak kontsumo arduratsua egitearen garrantziaz kontzientziatzeko. Neska-mutilak izango dira horma-irudien bidez ikastetxeko gainerako mailak sentsibilizatuko dituztenak.
Sortzaileenentzako opari ugari daude eta horien artean, txikienen dutxak are dibertigarriago (eta laburrago!) bihurtuko dituzten bozgorailu iragazgaitzak.