Albisteak
Urak ere oporrak nahi ditu

Beroarekin batera, Arabako etxeetako ur-kontsumoa handitu egiten da, batez ere baratze eta lorategiak ureztatzeagatik eta igerilekuak betetzeagatik.
Ba al zenekien…? Neurri ertaineko etxeko igerileku batek (4x8 metro inguru) 48.000 litro arte behar izan ditzake betetzeko. Hau da, litro erdiko 96.000 botila uren baliokidea.
Aldiz, baratze eta lorategietan... gehiegi ureztatzeak edo bero gehien egiten duen orduetan ureztatzeak alferrikako xahutzea eragin dezake. Batzuetan, uraren % 50 baino gehiago landar eek aprobetxatu aurretik lurruntzen da.
Zer alternatiba ditugu?
• Igerilekua erabiltzen ari ez garenean estaltzeak lurrunketa % 70 arte gutxitzen du.
• Ihesak edo jarioak berrikustea: ihes txiki batek egunean ehunka litro alferrik gal ditzake.
• Egunsentian edo ilunabarrean ureztatzea: hala, ura beroa dela eta lurruntzea ekidingo dugu.
• Ureztatzeko euri-ura berrerabiltzea: doakoa da, ugaria eta landareentzat ezin hobea.
Ura ez da oporretara joaten, baina atsedenaldia behar du. Eskerrik asko gehien behar den tokietan urari isurtzen jarraitzen laguntzeagatik.