Albisteak

Ur-horniketaren digitalizazioa hobetzen

Mejorando la digitalización del abastecimiento de agua

Kudeaketa adimentsuko sistemak berrituta, honako hauek egin ahal izango ditugu: • Horniketa-sistema denbora errealean monitorizatu. • Horniketa bermatu eta ur-kontsumoa optimizatu. • Ihesak eta galerak identifikatu. • Edateko uraren arazketaren funtzionamendu eraginkorra bermatu.

Zer jarduera bideratuko dugu?

1 / Kontrol Zentroa eguneratu datuak denbora errealean bildu, transmititu eta aztertzeko, eta instalazio guztietako ekipoak erabiltzeko.

2 / Urrutiko horniketa-instalazioetako automatizazioa, telekontrola eta teleagintea berritu.

3 / Kontagailuetako instalazioa osatu deposituetako uraren kantitatea eta jatorria kontrolatzeko.

Horiek dira uraren erabilera optimizatzeko eta jasangarriagoak izateko jardueretako batzuk. “Arabako Lurralde Historikoko hogeita bost udalerritan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko hobekuntzak” izeneko proiektua bideratzeko hitzarmena Urbideren eta URAren (Uraren Euskal Agentzia - Eusko Jaurlaritza) arteko lankidetzari esker garatuko da Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan (NextGeneration EU). Jarduketa horretarako finantzaketa 1.027.222 €-koa da.

 NextGeneration