Albisteak

Urbide berritu egin da

Urbide se renueva

Azaroaren 27an egindako tokiko eta udal-hauteskundeen ondoren, 2023-2027ko Urbideren batzarra eratu eta gobernu-organoetan ordezkari berriak izendatu dituzte.

Julen Ibarrola, abeltzaina eta Izoriako administrazio-batzordeko errejidorea, izendatu dute Urbideko presidente, eta Amaia Barredo, Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen foru-diputatua, presidenteorde. Arabako tokiko 108 erakundek osatzen dute Urbide: 14 udalek, 93 kontzejuk eta Arabako Foru Aldundiak. Lurraldeko uraren kudeaketa- eredu horrek ziklo integralaren prestazio eraginkor eta jasangarrirako indarrak batzen ditu.

Kontsortzioaren helburua da Araban uraren ziklo integrala kudeatzen laguntza ematea tokiko erakundeei eta lan horiek honako hauek biltzen dituzte: ura jasotzea, biltegiratzea, edateko ur bihurtzea, hornitzea, saneamendua egitea eta ibaietara itzuli aurretik araztea. URBIDEk egiten duen uraren kudeaketa integrala ingurumen arloko Europako araudiarekin lerrokatuta dago eta beste hainbat abantailaz gain, ezusteko posibleen aurrean erantzuteko gaitasun handiagoa eta ibaietara egindako isuriak nabarmen gutxitzea eskaintzen ditu.