Albisteak
Nola ulertu uraren faktura
Faktura 3 hilean behin iristen zaigu, eta uraren hornidura eta saneamendua barne hartzen ditu.
Etxeko zerbitzuaren kostua bi zatitan kalkulatzen da:
1. Zerbitzu-kuota
Ura txorrotara iristeko eta, erabili ondoren, gure ibaietara itzuli aurretik arazteko ordaintzen dugun kopuru finkoa da.
2. Kontsumo-kuota
Kontsumitzen dugun uraren arabera aldatzen den kostua da. Gogoratu: gehien gastatzen duenak gehiago ordaintzen du.
1. tartea: diruz lagundutako tarifa Gehienez 10 m3 hiruhilekoan
Ura giza eskubidea da. Tarte honek familiaren higiene- eta osasun-beharrak asetzen ditu.
42 zentimotan 1.000 litroak
2. tartea: batez besteko tarifa 11-42 m3 hiruhilekoan
Herritarren ongizate-zerbitzuak (garbigailua, ontzi-garbigailua, etab.). Zerbitzuaren kostua ordaintzeko joera du.
83 zentimotan 1.000 litroak
3. tartea: tarifa altuena 42 m3 baino gehiago hiruhilekoan
Tarte horretan sartzen dira behar-beharrezkoak ez diren kontsumoak (igerilekuak, lorategiak...).
1,66 euro 1.000 litroko
Batez besteko familia batek 27.000 litro kontsumitzen ditu hiruhilekoan, eta haren fakturak 37,45 euroko kostua du (BEZa barne).
1_Kuota finkoa = 17,36€
2_Kuota aldakorra = 20,09€
* Familia ugariek hobariak dituzte tarifa hauen gainean.
Iturriko ura kosta egiten da
FACUA Consumidores en Acción erakundearen azken ikerketaren arabera, gure ura estatuko 10.a merkeena da. Izan ere, familiaren aurrekontuaren % 1era ere ez da iristen, ordainpeko telebista baterako harpidetzak balio duena baino gutxiago.