Albisteak
500 haur baino gehiagok parte hartzen dute gure hezkuntza proiektuan
Aresketa Ikastola, Fabian Legorburu, La Milagrosa, Lamuza, Latiorro, Laudio ikastola, Mendiko, Antiguako Andre Maria, Amaurre, Arteko Gure Ama Herri Eskola, Zabaleko eta Zaraobe Institutua izan ditugu gurekin, ikasteko gogoa, jakin-mina eta lana partekatzeko.
400 haur inguruk, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek eta DBHko 120k uraren hiri-ziklo integrala ezagutu dute Izoriako Ur Partzuergoan.
Nola garbitzen den ura, nola aztertzen dugun laborategian, baita jardunbide egokiak ere Izeko Tomasa eta bere Ur jolasa antzara erraldoiaren jokoarekin.
Eta behin ikastetxeetara iritsita, banatu dizkiegun fitxak osatu dituzte eta urari buruz asko dakitela erakutsi dute Izeko Tomasaren online jokoarekin.