Kanpainak eta argitalpenak
Aurtengo udan, inoiz baino gehiago, kontsumitu ura arduraz
Euririk ezak eta azken asteetako bero-olatuek kontuz jokatzera behartzen gaituzte. Horregatik, lehentasuna denean gizakiontzako ura segurtatzea, Urbideko erabiltzaile guztioi eskatzen dizuegu ura zentzuz erabiltzeko. Litro mordo bat aurreztu ditzakegu ia konturatu gabe.
AHOLKU ON BATZUK URA AURREZTEKO:
Itxi txorrota
Hortzak edo ontziak garbitzen dituzunean. Hilean ehunka litro ur aurreztu ditzakezu.
Erabili ontzi garbigailua
Ahal duzun guztietan, erabili goraino beteta. Goraino beteta erabiltzen baduzu, ur gutxiago beharko duzu.
Hobe da dutxatzea bainatzea baino
Txorrotan gailu bat ipintzen baduzu emaria txikitzeko, ur gehiago aurreztuko duzu. Bainu bakoitzean 250 litro inguru kontsumitzen dira.
Txorrotako aireztagailua
Gailu horiek airea sartzen diote urari eta kontsumoa murrizten dute.
Ez erabili komuna zaborrontzitzat
Zisterna erabiltzen dugun bakoitzean hamar litro ur inguru gastatzen ditugu. Gainera, komunera botatzen ditugun hondakin asko kutsagarriak dira.